ELKARRIZKETAK

Jarraian, Harrera etxeko bateko hezitzaile bati egindako elkarriketa txertatu dugu.

1. Zure lanbidea gustatzen zaizu? 
Bai, noski. Nire lana oso aberasgarria da, nahiz eta momentu batzuetan egoera gogorrak bizi. 

2. Gazte hauek zein behar dituzte? eta zuk? 
Nire ustez eta nik dudan esperientzia kontutan hartuta, orokorrean, nerabe guztiek beraien gurasoengandik jaso beharko luketen babesa falta zaie. Hortik gauza asko atera ditzakegu: higiene ohitura eta etorkizunera begira ikasketak duten garrantzia, adibidez, nerabe hauek ez dute baloratzen.

3. Nola ikusten duzu gazte hauen etorkizuna?
Batzuena besteena baino hobea da. Hala ere, gazte hauekin lan sakona egin behar da, errutina bat jarraitzea zaila egiten zaielako. Beraz, orokorrean, lan prekarioetara bideratzen saiatzen gara, haien esfortzua esparru horietara bideratzen delako.

4. Nolakoa da gazte hauen jatorrizko familiekin duzuen harremana? Eta erabiltzaileek dutena?
Gazte hauek haien familiarekin duten harremana mantentzea egokia baldin bada, erlazio hori mantentzea oso garrantzitsua dela ikusten dugu. Beraz, lan asko egiten dugu haiekin erlazioa edukitzeko, betiere harreman hori esanguratsua dela ziurtatzen dugunean.

Normalean, telefonoz edo bisiten bidez mantentzen dute harremana. Batzuek astean behin ikusten dute familia eta beste batzuek, berriz, urruti bizi direlako, adibidez, hilean behin edo familiak ahal duenean.

5. Kontaiguzu zure egunerokotasuna.
Arratsalde bat kontatuko dut, sakonagoa baita neguko egun bat kontatzea. Beraz, gazte gehienak goizean eskolara doaz eta gutxi batzuk arratsaldean. Eskolatik itzuli eta etxeko lanak egiten dituzte eta gure laguntza eskaintzen diegu behar izanez gero. Gazte batzuek arratsaldeetan ekintzak egiten dituzte (futbola, gimnasia erritmikoa, dantza, etab) edo bestela medikuarengana, dentistarengana, etab. joatea tokatzen zaienean lagundu egiten diegu. Gero, bakoitzak etxera bueltatzeko bere ordua du. Bukatzeko, afaldu eta telebistaren aurrean edo egongelan egoten dira.

Arratsaldean zehar gertatu daitezkeen edozein gauzetarako
bi hezitzaile gaude pisuan laguntzeko. Bitartean, informeak eta egunerokoa bete behar ditugu.

Ondorio moduan, elkarrizketa hau aberasgarria egin zaigu gure etorkizun bateko lana gertutik ezagutzeko aukera eduki dugulako. Berak azaldu digun moduan, gauza positibo eta negatiboak daude.


Ondoren, hezigai egindako testa jarri eta gure ondorio propioak aalduko ditugu:
TESTA
:(  :(
:(
:l
:)
:) :)
Motibazioa
I
III
I


Etxeko giroa
IIIII




Etxeko lanetan parte hartzea


III
II

Elkarlaguntza
III
II



Etxeko harremanak (gazteen artekoak)
IIIII




Etxeko harremanak (hezitzaileekin)


II
II
I
Aisialdia
II
I
II


Arreta pertsonala


II
II
I
Jatorrizko familiarekin daukazun erlazioa

II
II
I

Zure etorkizuna nola ikusten duzu
II
III




Ondorioei dagokienez, orokorrean emaitzak txarrak izan dira. Desmotibatuta daude, bai ikasketa aldetik, baita etorkizun aldetik ere. Gainera, beraien arteko harremanak eta elkarlaguntzak ez dira aurrera eramaten, hau da, bakoitzak bere bizitza egiten du beste kideengan pentsatu gabe. Aisialdiarekin jarraituz, dirudienez ez daude gustura eta ez dute batere disfrutatzen.

Hala eta guztiz ere, hezitzaileekiko duten harremana ez da hain negatiboa izan, ezta jatorrizko familiarekin duten erlazioa ere.

Iruzkinak