FASEAK
Gazteak harrera etxera joatean edukitzen dituzten faseak:
Gazteak harrera etxera joaten direnean, orokorrean fase jakin batzuk pasatzen dituzte, nahiz eta denek ez igaro. Fase horietan mezu distortsionatu asko izaten dituzte. Horregatik garrantzitsua da haur edo gazte horiekin beraien historia zein den lantzea eta zergatik irten diren beraien etxetik jakitea.
Harrera etxean sartu baino lehen diputazioan bere kasua ematen dutenek gazteari azaltzen diote zergatik hartu den erabaki hori eta harrera etxe horretan igarotzen duten denboran, hezitzaileak hezigaiarekin banaka landu behar dute bere historia, nahiz eta gazte horren adinaren arabera eta bizi duen momentuaren arabera azaltzen dioten.
Gurasoek askotan ezin dute besterik egin, beraiek ere beraien historia bat eduki dutelako. Horretaz gain, gaiaren inguruan lasai hitz egin behar da eta denbora pasa ahala gurasoek ere bere seme-alabekin bertan parte hartu eta hitz egiten dute, horrela harremanean aurrera pausuak eman ahalko dira.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina