FUNTZIONAMENDUA ETA HELBURUA
Harrera etxe baten funtzionamendua eta helburuak:
Harrera etxeetan, orokorrean, hezitzaile bakoitzak haur bat edo bi izaten ditu. Kasu honetan, hezitzaile horrek gaztearen jarraipen sakona egiten du, bai eskolan, bai familian, baita aisialdi arloan ere.Harrera etxe bakoitzak martxa desberdina dauka, hau da, errutina bat. Martxa horrek ohitura batzuk edukitzen, baita orden bat ere izaten laguntzen du. Nahiz eta harrera etxeko arauak desberdinak izan, gazte askorentzak oso gogorra izan ohi da arau horietara egokitu ahal izatea, hasieran behintzat.
Gazte gehienak, familia desegituratuetatik datoz eta bertatik martxa bat jarraitzea oso zaila egiten zaie. Izan ere, beraien jatorrizko familian ez lukete ordutegi finkorik edukiko eta harrera etxeetan orokorrean, ordutegi desberdinak izaten dituzte, bai etxea itzultzeko, bai ohetik jaikitzeko, baita ohera joateko ere. Horregatik, gazte hauek bat-batean arau edo errutina hori jarraitzea oso gogorra egiten zaie.
Gaur egun, gizarte-baliabideen ezaugarri nagusienetako bat bere integrazioa da. Haurren babeserako neurri eta esku-hartze sare koherente batean bizitzea helburua izanda.
Ondorioz, harrera etxe batera bideratzen diren gazte guztiak kasu-plan bat dute, hau da, informe bat dute nerabe horrekin egingo duten esku-hartzea argi eta garbi egon behar hezkuntza-lanerako oinarrizko orientazioa izanda. Beraz, kasu bakoitzean honako orientazio hauetakoren bat jaso behar da:
- Itzulerako aurreikuspenaren banaketa (familia bateratzea)
- Betirako banaketa.
- Emantzipaziorako prestakuntza.
- Errehabilitazioa eta tratamendua.
- Zuzendaria: entitate edo elkartearen arduraduna da, harrera etxe bat baino gehiagoren ardura eduki dezakeena. Honek, goi mailako tituluduna izan behar du, hau da, unibertsitate, erdi edo goi mailako zikloko ikasketak izan behar ditu.
- Harrera etxeko arduraduna: hezitzailea den harrera etxe konkretu bateko arduraduna da.
- Hezitzailea: lanbideko pertsona espezifikoa da, unibertsitate tituluduna duena. Egunero, haur eta nerabeen hezkuntza-lana egiten du.
- Hezitzaile/ tutorea: hezitzaile lana egiteaz gain, adingabe baten ardura izaten du.
- Integratzailea: hezitzaileentzako laguntza erreferentea da, hau da, hezitzailearen zereginak osatu egiten dituena da. Goi mailako ikasketak izan behar ditu.
- Laguntza teknikoko profesionalak: hezkuntza-lanerako osagarri bezala, hezitzaile eta adingabeentzako profesionalak dira. Beraien ezagutza espezifikoaren laguntza ezinbestekoa da. Horien artean hauek azpimarratzen dira: Psikologoa, Gizarte laguntzailea, Psiquiatra, Irakaslea, Ikuskatzailea.
- Etxeko laguntzailea: harrera etxe guztietan administrazioko langileak eta zerbitzu orokorrak betetzen dituen langileak egongo dira (sukaldea, garbitasuna, mantenimendua).
- Boluntarioak, praktika akademikoak edo profesionalak: harrera etxeetan boluntario edo praktikako pertsonak lankidetzan profesionalekin egongo dira. Horretarako, arau eta betebeharrak zeintzuk diren jakin beharko ditu bere lana modu egokian egiteko.
- Barne arauak: harrera etxean jartzen diren arauak dira, hauek arau txikiak izan ohi dira. Egunerokotasunean gertatzen diren iskanbilen ondorioz jarri beharreko arauak, adibidez.
- Kanpo arauak: diputazioak jarritako arauak dira. Gauean etxera itzultzeko ordua edo urtebetetzea disfrutatzeko duten dirua, adibidez.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina