HARRERA PROGRAMAK
Gipuzkoako Ongizate Estetiko Sarea 131/2008 Dekretuak, uztailaren 8koa, definitzen dituen programen arabera egituratzen da, haurren eta nerabeentzako egoitza-arretarako baliabideak arautzen dituena gizarte-gabezia egoeran.
- Larrialdiko harrera programa
- Oinarrizko programa orokorra
- Jokabide-arazoak dituzten nerabeei arreta berezia eskaintzeko programa
- Portaera trinko larriak dituzten nerabeentzako laguntza intentsiboko programa espezializatua
Zentro desberdinek programak garatzen dituzte bertan dituzten irizpideen arabera, esate baterako, beharrak, adina, interbentzioaren helburua, eta abar...Horretaz gain, zentroetan beste programa osagarri batzuk ere garatzen dira familiaren esku-hartze eta programa psikoterapeutiko ezberdinekin batera.
Hauek dira horiek:
Hauek dira horiek:
- Eskutik programa. Laguntza programa da, hau gurutze gorriaren bidez egiten da eta boluntarioen bidez umeak babesten dira. Arlo hauek sartuko lirateke bertan: jarduerak egiterakoan laguntzea, eskolan errefortzua ematea eta abar.
- Izeba programa. Bere helburua babesgabetasun egoeran dauden haurren eta gazteen ahalik eta integraziorik onena lortzea da, familien arteko sareak sortuz (harrerako osaba eta izebak). Hauek beraien inguruko erreferente papera egiten dute, harrera etxeetan burututako lanarekin konplementatuz. Baketik Fundazioak kudeatzen du programa hau.
- Kronos programa. 12 urte baino gehiagoko haur eta nerabeen esku hartzeko programa sozio-hezitzailea da, bizitegi-arretarako zentroetatik ateratzen den hezkuntzako esku-hartzearen osagarria da. Eskaintza alfabetatze eskolak, gaztelania eta eskola indartzea, tailerrak, kirolak, aisialdi jarduerak, ingurumenean, komunitatearen baliabideen erabileran,... Gurutze Gorriarekin hitzarmen bidez kudeatzen da.
- Anothe programa. Esku-hartze programa honek animaliek eta naturak parte hartzen duten terapiak burutzen ditu. 12 urte baino gehiago duten, harrera etxeetan dauden eta arazo psikologikoak edo portaera arazoak dituzten haurrei gidatuta daude.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina