SARRERA

Zer dira harrera etxeak?
Etxebizitza arruntetan kokatutako elkarbizitza-gune gisa definitzen dira eta bertan gehienez 10 pertsonentzako lekua dago. Etxebizitza funtzional gisa egituratuta daude eta hezkuntza langileei presentzia iraunkorra egokia eskatzen diete bertan dauden gazte kopuruari, adinari eta ezaugarriei dagokienez. Adingabeei zuzenduta daude eta hemen bi motatako harrera etxeak bereizten dira: alde batetik, 0-12 urte bitarteko haurrentzat eta beste alde batetik, 12-18 urte bitarteko nerabeentzat.
Harrera etxeetan eta harrera familietan bizi diren haurrak babesgabetasun egoeran daude. Babesgabetasun egoera hau epaileak deklaratzen du eta honek haur horrek babes fisiko edo psikikorik gabe dagoela esan nahi du, tratu txarrak jasan dituztenak edo abusu sexualak jasan dituztenak, adibidez.
Harrera etxeak aldi batean bizitzeko lekuak dira. Beraien funtzioa familian dauden arazoak konpondu bitartean gazteen beharrei erantzutean oinarritzen da. Horretaz gain, familian dagoen egoera hobetzen ez bada, gaztearen bizilekua izaten da adin nagusitasuna, hau da, 18 urte bete arte.
Harrera etxeak zer diren eta nola funtzionatzen duten ezagutaraztea izango da gure blogaren oinarria. Bertan bizitzen diren erabiltzaileen profila eta haien etorkizunaren inguruan informatzea ere interesgarria izan daitekeela uste dugu. Horretaz gain, hezigaien bizitza nolakoa izan den txertatzea eta gazte horiekin ditugun elkarrizketak publikatu ahal izatea ere gure blogerako baliagarria izan daitekeela uste dugu. Gure blogaren funtzioak desberdinak izango dira; hala nola, motibatzailea, hezitzailea eta kritikoa.
Blog honetan, hainbat atal landuko ditugu. Hauek dira horiek:
  • Erabiltzaileen profilak
  • Elkarrizketak
  • Emantzipazioa

Iruzkinak