HARRERA ETXE MOTAK

  • Larrialdietako harrera programa: premiazko beharrak dituzten haur eta nerabeei zuzenduta dago. Helburu nagusiak adingabeen premiak berehalakoan babestea eta kasuen ebaluazioa egitea esku-hartze plan orokorra ezartzea da. Programa hau pisu zehatzetan aplikatu daiteke.  11 eta 24 urte bitarteko plazak dituen bizikidetasun gunea, non, adingabe edota umeen ezaugarrien araberako profesional ezberdina aurki ditzakegu.
  • Harrera pisuak: ohizko etxebizitzen aurki ditzakegun bizikidetasun guneak dira. Edukierari dagokionez, gehienez 10 plaza daude.  Etxe funtzional moduan deskribatzen dira eta beharrezkoa dute, momentu oro hezitzaileak bertan egotea, beti ere, gazte kopuruaren arabera.
  • Pisu basikoa: adin txikikoen hezkuntza eta bizikidetza beharrak asetzeko aukera ematen duen programa da. Horretaz gain, programa hau bizitegi-baliabide guztien abiapuntua da eta beste baliabide zehatz batzuk ere gehitu daitezke haur edo nerabeen behar eta adinaren arabera. Oinarrizko programaren onuradunek dituzten egoitza-baliabideak 4-18 urte bitarteko haur eta nerabeei zuzendutako etxe egonkorrak dira, bizitoki aldakorraren babesean, kasuaren xedearen arabera eta etxebizitzetan edo bizitegi-zentroetan gehienez 10 haur edo gazte egon daitezke. Hemengo ratioei erreparatzen baldin badiegu, egunean zehar hezitzaile baten presentzia bermatu behar da nerabeak ez daudenean ere. Egunean zehar eta nerabe edo haurrak daudenean, aldiz, hezitzaile bat egongo da lau nerabeko. Gauean zehar, ordea, hezkuntza laguntzaile bat egon behar du harrera egoitza batean, betiere larrialdi egoera batean esku-hartzeko hezitzaile bat libre edo eskuragarri dagoelarik.
  • Oinarrizko haurtzaroaren zainketa programa: 0-3 urte bitarteko haurrei zuzendua dago. Bere iraupena epe laburrekoa da, hau da, beharrezko denbora kontuan hartzen dute familiako testuinguruan kokatzeko.
  • Emantzipazio programa: 16 urtetik gorako nerabeei zuzendutako zerbitzua da, norberaren autonomia pertsonala, soziala eta lanerako prozesua erraztea da bere helburua. Bere gehienezko edukiera 8 pertsonentzako da. Pisu zehatz batean edo autonomia erkidego batean egoitza batean dagoen unitate batean garatu daiteke, hezkuntza-langileek gainbegiratuta. Ohiko etxebizitzetan kokatutako harrera ekipamenduak dira laguntza asisentzia eta hezigarria eskaintzen dutenak. Pisu hauetan, 16 urtetik gorakoentzako zuzenduta dago autonomia pertsonala, soziala eta laneko prozesua errazteko.
  • Emantzipazioaren prestaketa programa: emantzipazio programa batera pasa aurretik, bizi eta gizarte trebetasun batzuk eskuratu beharko ditu bizitza independente bat aurrera eraman ahal izateko. Horretarako, prestaketa programa bat landu daiteke gazteekin hamalau urtetik aurrera, trantsizio hori erraztu ahal izateko. Programa hau adin guztietako nerabeei aplikatu diezaiekegu edozein zentro edo pisuetan.  9- 30 plaza bitartean dituen bizikidetasun guneak, momentu oro, hezitzaileen presentzia izanez, haien eginkizuna, gazteei zerbitzu asistentziala eta hezitzailea eskaintzea izanik. Gehienbat, 14 urtetik gorako gazteei zuzenduta dago. Programa honen helburu nagusia, gazteek gizarte trebetasunak eskuratzea, trebetasun pertsonalak eta autonomia lantzen hastea, bai eta, prozesu formatiboa bultzatzea, gazteen iraganean pentsatuz.

Iruzkinak