HARRERA FAMILIA

  • Zer dira harrera familiak?
Arrazoi desberdinengatik gazteak bere jatorrizko familiarekin bizi ezin dutenentzat bideratuta dagoen babes tresna bat da. Harrera eta adopzioa ez dira gauza berdina, baizik eta aldi baterako neurri bezala definitzen da. Horretaz gain, gazteen eta jatorrizko familien erlazioa bisita erregimenaren bitartez egiten da.
  • Zein adingabe har daiteke harreran?
Profilak ezberdinak direla aipatzekoa da, baina denak daude Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesean. Hauek izan daitezke profil desberdinak:
  • Ume txiki, haur eta nerabeak.
  • Banakakoak edo banandu nahi ez direnak, anai-arrebak, adibidez.
  • Bizipen eta esperientzia txarrengatik, portaera arazoak dituzten gazteak.
  • Zer da Harrera Familia izatea?
Haur edo nerabe bati laguntzeko modu bat da. Nola? gazte hori zure familian hartuta. Horretarako hainbat baldintza bete behar dira. Hauek dira horiek:
  • Heziketa, errespetua eta maitasuna ematea.
  • Zure familian integratzen laguntzea eta familia giroan bizitzeko aukera ematea.
  • Zaindu, maitatu eta bere jatorria errespetatzea.
  • Zergatik ez dagoen bere familiarekin azaltzea eta, egoera hori ulertzen laguntzeaz gain, harekin harremanetan jarraitzeko aukera ematea, adingabearen mesederako bada.

Harrera familia denboraren arabera:

  • Larrialdikoa
Momentuan zerbitzua behar duten haurrei zuzenduta dago. Kasu hauetan, gazte hauek beraien jatorrizko familiarekin joateko aztertzen ari dira. Arlo hori aztertzen eta baloratzen duten bitartean, gazte hauek larrialdiko familiarekin biziko dira eta gehienez sei hilabeteko iraupena du.
  • Aldi baterako 
Gazte hauen familiak, laguntzarekin, hau da, profesionalekin eta lan sakona egina, beraien seme-alabak modu egokian zaintzeko gai izango dira, beraz, kasu honetan, aldi baterako harrera familiek laguntza emango diete gazte horiei. Gehienez bi urteko egonaldia da eta harrera familian dauden bitartean bertakoek zaindu egingo dituzte eta familia biologikoarengana joateko baliabide desberdinak emango dizkiete.
  • Iraunkorra 
Kasu honetan, haurrak bere jatorrizko familiarekin bueltatu ezin dutela antzematen denean da, hemen, denbora luzez gaztearekin egoteko eta lan egiteko prest dauden familia desberdinak sartzen dira. Honen iraupena mugagabea da eta gazteak 18 urte bete arte iraun dezake.
  • Espezializatua
Gazte batzuek premia bereziak izaten dituzte edota arreta handiagoa behar dute. Horregatik, hainbat kasutan, prestakuntza berezia eta espezifikoa duten harrera familiak behar dituzte.

Nor izan daiteke Harrera Familia?

Edozein izan daiteke harrera familiakoa, baina, hala eta guztiz ere, hainbat baldintza bete behar dira. 
  • Familiako kide guztiek ados egon behar dute erabakiarekin.
  • Harrera familiakoek egokia da beraien seme-alaba propioak edukitzea: Hobeto integratzen direlako  eta gurasoek haurrekin esperientziak dituztelako. Izan ere, arazoei errazago egingo diete aurre.
Jatorrizko familiarekin zer?

Gazteak jatorrizko familiarekin ez bizitzeak ez du erlaziorik ez dutela esan nahi, horregatik, gaztearentzako egokia baldin bada, bere jatorrizko familiaren bisitak onartu egiten dira. Horrela, beraiekin erlazioa eta lotura mantendu egiten da (garrantzitsua) eta horretaz gain, bere familiara joateko aukera ere erraztu egiten da.

Harrera familiek zer motatako haur edo nerabeekin bat etorriko liratekeen hautatu dezakete?

Harrera familiek erabakitzen dute azkenekoz, hau da, haur zehatz bat hartzeko egiten zaien proposamena onartu behar dute. Hala ere, profesionalek egiten edo balioztatzen dute familia bakoitzarekin zein motatako haur edo nerabea datorren bat, betiere elkarrizketetan jasotako informazioa kontutan izanda.

Laguntza edukiko al dute?

Laguntza beti edukiko dute. Kasuaren arduradun bat egongo da beti eta profesional horrek gertutik jarraitu ahal izango du harrera. Bertan sortzen den galderak argitzeaz gain, dauden arazoak konpontzen laguntzen du. Horretaz gain, aditu talde bat ere egongo da laguntza eskaintzeko prest. Beraiek kasuaren arduradunarekin batera gaztea eta harrera familiak egoki edo gustura egoteko behar dituzten erabakiak hartuko dituzte. Horretaz gain, une konkretuetan beharrei aurre egiten ere lagunduko diete. Gainera, diru laguntza ekonomikoak ere jasotzen dituzte, horrela, gazteak dituen gastu ohikoenak kubritu ahal izango dira.

Zer gertatzen da harreran zerbait gaizki baldin badoa?

Laguntza emateko aukeratutako profesional taldeak daude beti sor daitezkeen arazoak konpondu ahal izateko. Hala ere, zerbait gaizki doala ikusten baldin badute, harrera familiei lasaitasuna transmititu eta beharrezkoak diren erabakiak hartuko dituzte, harrera familiaren eta haurraren ongizatea lortu ahal izateko.

Eta haurrak edo gazteak 18 urte betetzen dituenean, zer gertatzen da?

Nerabeak hemezortzi urte betetzen dituenean, familia eta bere artean erabaki dezakete elkarrekin bizitzen jarraitu edo ez. Kasu batzuetan harrera familiatik irtetea nahiago dute edo jatorrizko familiarekin bueltatu nahi du. Prozesu horretan profesionalek parte hartzen dute, baina azken erabakia familia eta gaztearena da. Gazteak baldintza batzuk betetzen baditu, laguntza ekonomikoa eta jarraipena eskuratu dezake.

Nolakoa da prozesua?

Ideia argi baldin badago eta horrekin aurrera egin nahi baldin bada, gomendagarria da egoten diren hitzaldietara joatea, izan ere, harrera familia izatearen informazio baliagarria jasotzen baita. Nahikoa informazioa baldin baduzu eta harrera familian parte hartu nahi baldin baduzu, urrats batzuk eman behar dira, hauek dira horiek:
  • Prestakuntza
  • Eskaera ofiziala eta dokumentazioa aurkeztu
  • Elkarrizketa pertsonalak
  • Proba psikoteknikoak
  • Elkarrizketak etxean


Iruzkinak