NUEVO FUTURO

Nuevo futuro, 1936.urtean sortutako irabazi-asmorik gabeko elkartea da. Erakunde honek edozein arrazoi direla medio,0-18 urte bitarteko gazteei harrera ematea eta familia giro onean heztea du helburu, bakarkako nahiz taldeko laguntza eta atentzioa eskainiz.
Elkarte honen harrera etxeetan 6-8 erabiltzaile inguru bizitzen dira elkar eta haiei eskaini beharreko giroa familiaren antzekoa izan behar du, horretarako hezitzaileak egoten dira hogeitalau orduz, haien behar guztiak asetzen saiatzeko. Nuevo Futuro, 17 delegaritzatan aurkitzen da: Araba, Alicante, Burgos, Cadiz. Córdoba, La Línea, La Rioja, Madrid, Mallorca, Murcia, Asturias, Palencia, Santander, Donostia, Sevilla, Valencia eta Valladolid.
Nuevo Futuro (pisu basikoa):
Nuevo Futurok Gipuzkoan 10 etxebizitza ditu. Pisu hau basikoa da, hau da, 3.en mailakoa zehatzagoak izateko. Orokorrean, harrera etxean zortzi gazte egoten dira bertan eta familia giroan bizi ahal izateko ingurune normalizatu bat sortzen saiatzen dira, izan ere, beraien jatorrizko familietan oztopo desberdinekin topo egin dute eta horiek beraien gurasoekin ez bizitzea ekarri die. Gainera, urte hauetan zehar hainbat arreta programak garatzeko aukera eduki dute eta horien artean gazte hauen gaitasunak sustatzeaz gain, gizarte inklusioa ziurtatzen saiatzen dira.
Maitasuna, arreta eta beraien gaitasunak sustatzen laguntzen diete hezitzaileek, izan ere, gazte hauek 18 urte betetzen dituztenean harrera etxetik joan egin beharko dute eta orokorrean haurrak ez dira prest egoten bizitza autonomoa edukitzeko. Hezitzaileen papera oso garrantzitsua da, gazte hauei beraien etorkizunean, baita bizitzan zehar ere erabili beharko dituzten beharrezko eta oinarrizko tresnak garatzen laguntzen dietelako, horrela, arazo edo oztopo batekin topo egiten dutenean beraien kabuz gauzak egiteko gai izango direlako, beraz, hezitzaileek betetzen duten rola ezinbestekoa da.
Eguneroko bizitzan hezitzaileekin batera bizi dira eta psikologoek parte hartzen dute arreta pertsonalizatu batetik. Horretaz gain, familia giroa sortzen saiatzen dira hezitzaileak gazte hauek bertan etxean egongo balira bezala sentitzeko. Gainera, balio desberdinak erakusten dizkiete hezigaiei.
Goian aipatutako guztiak dira Nuevo Futurok dituen erronka nagusienak. Azken batean etxebizitzak sortu nahi dituzte, horrela, babesgabetasun egoeran dauden gazteak babesteaz gain, etorkizun duin bat edukitzeko aukera izatea ere beraien helburu nagusietako bat da.
Nuevo Futuroren helburua, ikuspegia eta baloreak hauek dira:
  • Helburua: gazteak familia giro eta ingurune baldintza egokietan heztea, etxebizitza duin batean hazi daitezen.
  • Ikuspegia: Espainiako erakunde eredugarria izatea eta familia giro egokia ez duten adin txikikoentzat harrera etxeak sustatzea.
  • Baloreak: jokaera desberdinen aurrean, pertsonaren duintasuna ardatzat hartzean.
Elkartasuna: arazoak dituzten pertsonen bizitza hobetzen landu.
Erantzukizuna: Guregan eta besteengan hartzen dugun konpromisoa.
Gainditu ahal izatea: Egunero egiten duguna hobetzea. Egokitzapena eta eginkizunak modu egoki eta eraginkorrean gauzatzen dira.
Kalitatea: pertsonentzat zuzendutako esparruan ahalik eta  orientazio hoberena ematea.

Iruzkinak