NORTZUK GARA?

Donostiako EHUko Gizarte Hezkuntzako ikasleak gara eta harrera etxeen inguruan hitz egingo dizuegu blog honetan. Izan ere, garrantzitsua iruditzen zaigu gai hau lantzea, azken batean, guk harrera etxe batean lan egin nahi badugu edo egiten badugu, arlo hauek kontuan hartu behar direla iruditzen zaigu. Horretaz gain, harrera etxea aztertzea gure etorkizun bateko lanerako egokia eta baliagarria izan daitekeela uste dugu. Gainera, bertako beharrak eta premiak aztertzeko aukera ere izango dugu. Honen beharrak eta gabeziak aztertzeaz gain, bertan bizi diren gazteen beharrak eta gabeziak ere zeintzuk diren aztertuko dugu. Informazio zehatzagoa lortzeko, bertako gazteei galdetegi bat pasatzea erabaki dugu, konkretuagoak izateko, test galdetegi bat. Horretaz gain, hezigaiei ezagutzen dien pertsonekin, kasu honetan, beraien hezitzaileekin, hitz egitea ere egokia iruditzen zaigu, horrela gazteen informazio sakonagoa lortu ahal izateko.
Gure blogak bi helburu nagusi ditu:
  • Harrera etxeen inguruko infomazioa ematea.
  • Funtzioak zeintzuk diren definitzea.
Dena laburbilduz, asko motibatzen gaitu blog hau burutzeak, gai ezberdinak ikertu ditzakegulako eta gure etorkizun bateko lanbide eremura hurbiltzen hasiko garelako. Horretaz gain, informazio erreala eta lehenengo eskukoa izatea garrantzitsua eta ezinbestekoa iruditzen zaigu, bai guretzat, baita irakurleentzat ere. Izan ere, harrera etxeetan bizi dituzten esperientzia positiboak eta negatiboak zeintzuk diren jakiteko aukera izango dugu.


Gure burua modu original batean aurkezteko bertso bat egitea erabaki dugu:
Orain egingo deuna
Da aurkezpen bizkor bat
Honekin aldau nahideu
Gizartean beirada
Gu saiatuko gea
Jartzen gure indarra
Gure helburua da
Hartzaileei informatzea
Lehengo taldekidea
Da altua ta jatorra
Maider da izenez
Gure Irundarra
San Martzialak ta beste
mila bat farra
Horretaz gain iteitu
Lanak milaka
Bigarren emakumea deu
Yan Urnietarra
Gauzak idazten da
Taldeko hoberena
Bere lagun mina
Da kira txakurra
Hala eta guztiz ere
Bera da azkarrena
Hurrengo emakumea da
Maialen Eibartarra
Bera da taldeko
txoriburuena
Nahiz ta etzayon ahazten
Brunon izena
Hala ere inor bezela
Maitatu daitekeena
Maider da azkeneko
Taldekide tolosarra
Bera da txalupako
Iparrorratza
Horretaz gain da urduri
Jartzen dan bakarra
Horrekin etortzen zaio
Marroia barra-barra
Txalupa da gure
Taldean izena
Nahiz ta oztopok euki
Beti gaude flotan
Gure artean itedeu
Ekipo hobena
Benetan gara denak
Lanean bizkorrenak

Doinua: astoa ikusi nuen

Iruzkinak