EMANTZIPAZIOA

Harrera etxeetako erabiltzaile hauek 18 urte betetzen dituztenean haien bizitza zerbitzu hauetatik kanpo geratzen da. Beraien bizitzan aurrera egiteko emantzipazio pisuak sortu ziren.

Emantzipazio pisu hauetan 18 urtetik gorako erabiltzaile extutelatuak bakarrik bizi dezakete, hau da, harrera etxeetan adingabe izanda errekurtso horietan bizi direnak.

Gazte askok, 18 urte harrera etxeetan eta babes sistema hori utzi gabe egon dira. Horrek, eragin handia dauka haien etorkizuna erabakitzerakoan, familiaren laguntza gabe gainera, bizitza independentea eta ikasketak jarraitzeko gaitasun edo motibazio gutxi daukate eta horrek bazterketa arriskua areagotu egiten du. Horregatik, emantzipazio pisu hauetan, laguntza eta formakuntza indibidualizatua eskaintzen zaie, horrela, autonomia eta integrazioa sustatuko dute. Azken finean, aurretik bizi izan diren harrera etxeen antzekoa da, baina kasu honetan haien partetik autonomia eta independentzia askoz gehiago eskatzen zaie.

- Horretarako hauek dira emantzipazio pisuetan planteatzen diren helburuak:
  • Gazte extutelatuei harrera egoitza eskaintzea, oinarrizko beharrak babestea eta baita beraien autonomia errazten duten etxeko trebetasunen beharrezko tresnak erakustea ere. 
  • Heziketa / prestakuntza ibilbideak garatzea, lan munduan sartzeko laguntza pertsonalizatua eskaintzea, titulazio akademikoa eta enplegagarritasuna hobetu ahal izateko. 
Erabiltzen den metodologietako bat Mentoring da. Metodologia honetan, kontuan gehien hartzen dena gaztearen interesa da, horrela beraien parte-hartzea naturalagoa izango da bere aldaketa prozesurako.

Profesionalen parte-hartzea oso garrantzitsua da eta haien presentzia ezinbestekoa. Gehienbat psikologo eta gizarte langileak izaten dira errekurtso hauetan zuzenean parte hartzen duten profesionalak.

Iruzkinak