ERABILTZAILEEN IRAGANA ETA ETORKIZUNA
Hezigaien bizitza nolakoa den eta etorkizuna nolakoa izan daitekeen:
Gazte hauek eduki duten bizitza gogorra izan da, izan ere, familia desegituratuetatik datoz, beraz, behar eta premia batzuk asetu gabe dituzte. Horren ondorioz, jokabide gatazkatsuak eta desegokiak edukitzeaz gain, garapen osoko arloak ez dituzte bere osotasunean betetzen, hau da, arlo kognitiboa, arlo afektiboa, gizarteratze arloa, osasun arloa, ekintzailetasun arloa eta komunikazio arloa, alegia.
Nerabe hauen etorkizunari dagokionez, bide desberdinak jarraitu ditzakete. Alde batetik, jatorrizko familiarekin itzuli ahal dira. Beste alde batetik, berriz, emantzipazio pisuetara joan ahal dira. Bertan, pisu batean bizitzen dira eta diru laguntza bat jasotzen dute. Horretaz gain, hezitzaile bat noizbehinka joaten da zalantzak argitzeko. Etorkizunarekin jarraituz, diru laguntzak jaso ditzakete. Kasu honetan, autonomoak dira, hau da, ez dira jatorrizko familiarekin itzultzen, ezta hezitzaileekin bizitzen ere.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina